XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erdaldun gehienek beheko mailetan ezartzea nahi lukete, eta laurden batetara inguru (25,4 %) iristen dira maila guztietan eta are unibertsitatean ezartzearen alde daudenak.

Erdaldunek euskara irakaskuntzan mintzaira bezala sartzearen premiaz duten kontzientzia nabarmendu behar da hemen.

Elebitasuna Administrazio Publikoan Hona hemen familia erdaldunek beharrezko ikusten duten elebitasun-maila azaltzen duen koadroa.

Elebitasuna adminiztrazio publikoan sartzeari buruzko eritzia
1. Beharrezkoa... 39,4 %
2. Komenigarria... 47,4 %
3. Interesik ez... 5,6 %
4. Ez da komenigarria... 0,2 %
5. Kaltegarria... 2,2 %
9. Erantzunik ez... 5,2 %
.

Ikusten denez, elebitasunaren aldeko eritzia da nagusi: 86,8 %.

Interesik ez duela uste dutenak oso gutxi dira.

Euskaldunen eta erdaldunen premia sentitzeko era desberdina ulertzekoa da, zeren eta mintzaira ez baitute berdin ezagutzen eta gainera erdaldunek ez baitute Administrazioarekiko harremanetan beren mintzaira baztertu beharrik izan, ez bereizkeriazko traturik jasan behar izan.

Sartzeko erari buruz Erdaldunentzat formularik egokiena zera izango litzateke: nahiz hizketan, nahiz izkribuz, edonork izan dezala Administrazio Publikora, bai mintzaira batean eta bai bestean, zuzentzeko eskubidea.

Hau ezarri behar litzatekeen erakunde publikoei buruz: gutxiengo batek Udal eta Hauzitegietara mugatzen du (5,6 %), baina gehiengo handienak (77,9 %).

Euskal herrian dauden erakunde ofizial guztietan ezarri behar litzatekeela dio.

Ohar bat hemen. Elebitasuna ezartzeak lekartzakeen eskakizunei buruzko eritzietan alde handia dago euskaldunen eta erdaldunen artean, batzuei eta bestei eskatzen dien esfortzua diferentea baita; halaz ere, ezarri behar litzatekeeneko arloari edo hedadurari buruz ez dago horrelako alderik, horrek ez baitu eskubide bat ezagutzea besterik eskatzen.